[vc_row][vc_column][dt_fancy_title title=»INGURUNEA» title_align=»left» title_size=»h3″ title_color=»accent» separator_style=»double» separator_color=»custom» custom_separator_color=»#000000″][vc_empty_space][vc_row_inner][vc_column_inner width=»1/2″][dt_photos_masonry padding=»2″ column_width=»270″ proportion=»1:1″ number=»120″ category=»entorno»][/vc_column_inner][vc_column_inner width=»1/2″][vc_column_text]Natura maite dutenentzat:

Gorbeiako Parke Naturalaz gain, Uribarri-Ganboako urtegian daude Mendixurreko parke ornitologikoa eta behatokia, uretako hegaztiak ikusteko leku paregabea.

Kirolak maite dituztenentzat:

“Zuia Golf Kluba”, 9 zuloko zelaia, haritzez eta pinuz inguratua.

Eskalada-eskola, Oroko haitzen inguruan, Santutegiaren oinetan; eskalada-zaleentzako topaleku egokia da.

Murgia eta Zuia ibilaldiak egiteko leku perfektua dira: bertan daude Jugatxiko basoa, Nerbioi ibaiaren jaiotza, Altubeko pagadia edo Goiuriko ur-jauzi ikusgarria.

Kultura maite dutenentzat::

Eztiaren museoa, Murgian bertan, erlezaintzaren munduan sartzeko aukera ederra da. Erlategiak erabiltzeko eta eztia egiteko tradizioz erabilitako hainbat tresna eta elementu daude ikusgai bertan. Era berean, haranean bertan, Oroko Ama Birjinaren Santutegia dago, arabarrek bereziki maite dutena, ahal duten guztietan bisitan etortzen baitira.

Gainera, Gasteiz bertan izateak (autoz 10 minutura soilik dago) hiri enblematiko honek dituen erosotasunez eta jarduerez gozatzeko aukeaemmaten du. Victor Hugo edo Ken Follet bezalako idazleen inspirazio-iturri izan da Gasteiz, eta 2012an Europako Hiriburu Berde izendatu zuten.

Turismo-bulegoa

Turismo-bulegoa Domingo de Sautu kalean dago, kioskoan. Telefonoa: 945430440[/vc_column_text][/vc_column_inner][/vc_row_inner][/vc_column][/vc_row]