[vc_row][vc_column][dt_fancy_title title=»BESTE EDIZIOA:2014″ title_align=»left» title_size=»h3″ title_color=»accent» separator_style=»double» separator_color=»custom» custom_separator_color=»#000000″][vc_empty_space][vc_row_inner][vc_column_inner width=»1/2″][dt_photos_masonry padding=»2″ column_width=»270″ proportion=»1:1″ number=»120″ category=»2014eu»][/vc_column_inner][vc_column_inner width=»1/2″][vc_column_text]MINIATUREk bere jatorria beste ekitaldi batean du, Minimalean, alegia. 2014. urtean biltzar hurbil eta profesionala izatearen zaletasunarekin sortu zen. Ezagutza partekatzea eta pintxoen sukaldari eta establezimenduak hobetzea zuen helburu. 2016. urtean kontzeptu landuagorantz eta handiagorantz bilakatu zen.

2014ko otsailaren 24an eta 25ean Murgiako La Casa del Patrón hotel jatetxea miniaturan goi mailako gastronomiaren gune bihurtu zen eta sukaldaritzaren ehun profesional elkartu ziren jardunaldietan ikasi, dastatu eta eztabaidatzeko.

Lehen lerroko sukaldariak, espezialitateko lehiaketa onenetan izen handia dutenak, lehenengo edizioko hizlariak izan ziren.

Bixente Muñoz, 2013ko Euskal Herriko Pintxoen Lehiaketan txapelduna; Igor Rodríguez, Valladolideko 2013ko Tapa eta Pintxoen Lehiaketa Nazionalean txapeldunordea; Yosune Menéndez, 2013ko Arabako Pintxoen Astean txapelduna; Carlos Nuez, 2013ko Gipuzkoako Pintxoen txapelduna; Jesús Iñigo, 2013ko Nafarroako Pintxoen txapelduna; eta Roberto Artíguez, 2013ko Bilbo Bizkaiko Pintxoen txapelduna, Murgian bildu ziren Biltzarrean beren sukaldaritza aditzera emateko.

Izen horiei hurrengo izen handiko sukaldariburuak elkartu behar zaizkie: Josean Merino, 2011ko pintxo eta tapa barra onenari saria; Darran Williamson, 2009ko Euskal Herriko txapelduna; eta 1995, 2005 eta 2007an Arabako pintxoen txapelduna.

Biltzarkideak omentzeko asmoz, “Ravioli de espinagada de anguila” pintxoarekin Igor Rodríguez hizlaria bozkatuena izan zen eta “Master of MINIMAL” titulua eman zitzaion.

Ixte afarian Borja Monje Nekazaritza diputatuak azaldutakoaren arabera, halako ekimen motak oso garrantzitsuak dira Arabako Lurralde Historikorako, produktu anitz eta kalitatekoa eskaintzen baita. Eta Rubén Rico Zuiako alkateordearen esanetan, jardunaldi guztiek zonako ostalariek beren gastronomia eskaintza zabaldu eta hobetzeko balio dute.

Minimalek honakoak izan zituen babesle eta laguntzaile: Zuiako Udala, Zuiako Taldea, Arabako Foru Aldundia, Basquetour, Araex-Spanish Fine Wines, Giraldo, Makro, Sáenz Horeca, Solu, Artepan, Bragard, Cafés La Brasileña, Heineken eta Hotel Hogar.[/vc_column_text][/vc_column_inner][/vc_row_inner][/vc_column][/vc_row]