[vc_row][vc_column][dt_fancy_title title=»BESTE EDIZIOAK:2015″ title_align=»left» title_size=»h3″ title_color=»accent» separator_style=»double» separator_color=»custom» custom_separator_color=»#000000″][vc_empty_space][vc_row_inner][vc_column_inner width=»1/2″][dt_photos_masonry padding=»2″ column_width=»270″ proportion=»1:1″ number=»120″ category=»edicion-2015,2015eu»][/vc_column_inner][vc_column_inner width=»1/2″][vc_column_text]Minimal, Miniaturan Goi Mailako Gastronomia Jardunaldiak bere bigarren edizioan Murgian egin ziren martxoaren 2an eta 3an. Prestakuntza, sukaldaritza eta showcookinga elkartu ziren ehun bat biltzarkiderentzat. Horiek Bartzelona, Ourense, Huelva, Alacant edo Sevilla nahiz Euskal Herri eta Nafarroako bazter guztietatik iritsi ziren.
Era berean, Minimaleko ez-profesionalen partaidetza eta arrakasta azpimarra daitezke. Jardunaldien junior bertsioa, igandean, martxoaren 1ean, egindakoa. Bertan 8 urtetik gorako haurrek, besteak beste, hurrengo maisuekin prestatu zuten janaria: Gasteizko La Huerta jatetxeko Mikel Fiestras, Canal Cocinako Julius Bienert eta Murgiako La Casa del Patroneko Rubén González sukaldariburua. Arrakastatsua izan zen ere igandeko dastapen afaria, jende guztiarentzat irekia. Ehun partaidek 2014ko pintxorik onenak dastatu zituen hitzaldietako maisu batzuen eskutik prestatu ostean.
Jardunaldietako mugarri zirraragarrienen artean Diego Guerrero Gasteizko sukaldeburuari omenaldia azpimarra daiteke. Sukaldari honek ibilbide liluragarria du, Madrilgo Club Allarden sukaldean egon zen aurreko etapan bi Michelín izar lortu zituen eta, gaur egun, Madrilgo DSTAgE jatetxe berriaren jabe eta sukaldariburua da.
Azkenik, hunkigarria suertatu zen Huarteko (Nafarroa) Abaco jatetxeko Jesús Iñigori jardunaldietako pintxorik onenaren saria eman zitzaionean arrokako sardinarengatik, hain zuzen ere, 2014ko Euskal Herriko Pintxoen Txapelketan mokadu irabazlea. Une informalen artean, deigarriak dira oso gonbidatu berezien presentzia eta partaidetzak: Juanito Oyarzabal eta José Luis Korta “konkistatzaileak” eta Karlos Arguiñano imitaezina, martxoaren 3an, asteartean, egin zen ixte afarian ohorezko gonbidatua.
Minimalen edizio honetako hizlariak gastronomiako pintxoen lehiaketa garrantzitsuenetako irabazleak eta izen handiko curriculuma dutenak izan ziren. Mitxel Suárez (Borda-Berri erretegia, Oto), Igor Rodríguez (Bite, Mallorca), Pascal Etcheverria (Zokomoko, Donibane Lohitzune), Helena Rodríguez (Goizeko Kabi, Madril), Juan Antonio Gómez (Guardiako Villa hotela), Jesús Iñigo (Ábaco, Huarte), Koldo eta Iñigo Kortabitarte (Kobika, Durango), José Ignacio Castrodeza (Villa Paramesa, Valladolid), Alex Múgica (La Cocina de Álex Múgica, Iruñea), Rubén González (La Casa del Patrón) Murgian elkartu ziren.
MINIMALek honako babesle eta laguntzaileak izan zituen: Zuiako Taldea, Arabako Foru Aldundia, Basquetour, Brigitte etxea, Estrella Damm, Araex-Spanish Fine Wines, Makro, Artepan, Bragard, Cafés La Brasileña, Coca Cola eta Hotel Hogar.[/vc_column_text][/vc_column_inner][/vc_row_inner][/vc_column][/vc_row]